Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Errealitate Handituko Produktuak sortzeko baliabideak



Aspaldiko neska-mutilak!

Imagen relacionada
Orain dela asko ez gara kontaktuan jartzen blogaren bitartez, egia esanez, ez dut postik jarri baina horrek ez du esan nahi teknologien mundu honen azterketari eta arakatzeari utzi egin diodala, kontrakoa baizik. Balabide eta erreminta teknologikoekin egin ditzakegun ekintza asko ikusi ditugu baina enfasia, zalantzarik gabe, "Errealitate areagotua" deritzon kontzeptuan jarri egin dugu.

Aste hauetan burutuko dugun lanean, errealitate handituko produktuak sortuko ditugu "educacion 3.0" webguneak eskaintzen dituen bost errekurtso edo baliabideen bitartez. Ildo honetatik, errealitate handituaren teknologia gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da Lehen Hezkuntzako ziklo ezberdinetan, izan ere, ikasleen pertzepzioa, interakzioa eta irakaskuntza ziurtatzen dituzten baliabideak dira. Are gehiago, irudi errealak eta birtualak nahasteko aukera ematen dute baliabide hauek, horrela, informazio aberatsa eskaintzeko.
Resultado de imagen de realidad aumentada

Nahiz eta bost aipatu eta horien azalpentxo bat eman behar, horietako bi aukeratu eta horien ezaugarriak aztertuko ditut, horien funtzionamendua era egoki batean ezagutu arte. Are gehiago, bi baliabide horiek erabiliz, errealitate handiko produktu bi sortuko ditut. Jarraian, produktu horien QR bana egingo dut eta QR horiek blogean itsatziko ditut.

Lehendabizi, bost baliabide hori aztertuko ditut era azkar batean, idei nagusiarekin geratzeko asmoz. Hasteko, “Aumentaty Author” deritzon baliabidea, soilik Windows software duten ordenagailuentzako balio du, eta beste weborrialdeekin egindako 3D ereduak ikusteko eta  partekatzeko aukera ematen du.

Bigarrenez, “ARCrowd” baliabideak, azken asteetako lan edota artikulu interesgarrienak eskaintzen ditu, klasean erabiltzeko moduan daudenak, hain zuzen ere. Gainera, plataforma honek gure produktu propioak sortzeko aukera ematen digu eta ondoren, sare sozial ezberdinetan partekatzeko aukera ere.
Honen ostean, “ZooBurst” 3Dko liburuak sortzeko oso webgune interesgarria da, istorio ezberdinak osatzeko beharrezkoak izan daitezkeen irudi ezberdinak ere eskaintzen ditu, 10.000 orudi baino gehiago dituelako. Bestalde, dohako zerbitzua da, baina lizentzia premium bat erosteko aukera ere dago.

Resultado de imagen de layar
“LayAR” dela eta, errealitate handituaren produktuak sortzeko baliabide errazena eta efizienteena iruditzen zait, izan ere, edozein material digitala (bideoak, abestiak, argazkiak) elkartzeko aukera ematen du, soilik arrastatzeko mugimendua eginez.
Azkenik, “Aurasma” plataformak, bere izenak adierazten duen bezala, objektu edota leku guztiek bere aura propioak dituzte, non jar ditzakegun nahi dugun beste informazioa. Horrela irakasle bezala, inprimaturik dagoen material ezberdinari, eduki digitalak atxikitzeko aukera ematen digu.
Resultado de imagen de aurasma
Behin bost baliabideak azalduta, interesgarrienak iruitu zaizkidanak aukeratu behar ditut, plataforma horiekin errealitate handituaren produktu bana sortzeko. Guztiak aztertu ondoren, LayAR eta Aurasma plataformak erabiltzea erabaki egin dut. Hurrengo post batean erakutsiko dizuet egindako lana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina