Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

MOOC: Azkenengo hausnarketa

Kaixo lagunok!!

Resultado de imagen de hola dibujosNahiz eta aste pare bat egon MOOCaren inguruan ezer adierazi gabe, hementxe nago berriz azkeneko bi moduluen hausnarketa egiteko. Hasteko, arestian erabili dudan metodoa ordezkatu egin dut,hau da, modulu bakoitzeko hausnarketa bana egin beharrean, azkeneko bi moduluetarako hausnarketa bakar bat egitea erabaki egin dut. Erabaki honen arrazoi nagusia, eduki gutxien jorratzen dituzten moduluak direla izan da.

Gauzak horrela, ikaskuntza digitalaren inguruan aztertu egin ditugun baliabide, erreminta eta kontzeptu guztiak orokortu egin ditugu eta nolabaiteko laburpena batekin gelditu egin gara. Hori izan da azken bi modulu hauen grina, hau da, ikasleok kontzeptu guztiak ulertu egin direla bermatzea eta behintzat guztien idei nagusiarekin gelditzea. Horretarako, pare bat galdetegi proposatzen ditu, guk ikasleok bete ditzagun.

Besterik gabe, etorkizunean hementxe ikasitako gauza asko praktikan jartzea espero dut. Alde batetik, oso dinamikoak eta interesgarria ikusten dudalako IKTen bitartez irakaskuntza-ikaskuntza prozesua burutzearen ideia, baina beste aldetik ere, oso baliagarria eta arrakastatsua ikusten dudan metodologia bat da, ikasleak benetan motibatzen dituena. Era kolektibo batean lan egitea eta gainera, arestian aipatu dugun gisa, IKTz baliatuz, ikasle gehiengoari gustatzen zaio, eta hori emaitzetan nabaritzen da.

Amai dezadan esanez, oso komenigarria dela “Nuevos escenarios de aprendizaje digital; 2Âședicion” deituriko MOOCan parte hartzea, benetan nire aurreideiak gainditu egin dira, beraz, edonori animatzen diot irakaskuntza digitalaren inguruan edozein motako MOOCetan parte hartzea, guztiok hau bezain aberatsak eta probetxuzkoak badira, gauza asko eraman ditzakezu haietatik.
Hemendik aurrera MOOC arekin egindako lana amaitutzat ematen dut eta beste gauza berri batzuk ikustera abiatuko naiz, informatuta mantenduko zaituztet, noski. Besterik gabe, banoa mundu honetan murgiltzen jarraitzera!

Agurr!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina