Kaixo lagunok!!
Orain dela aste
batzuk gertatu zen moduan, hainbeste denbora idatzi barik egotearen arrazoia,
aurreko astean modulu astea izan genuela da. Modu honetan, seigarren gogoeta
honen bitartez, abenduaren 8tik 12ra arteko egunetan egindakoa azalduko dut.
Asteartero bezala,
saio magistralean aurkezpenekin jarraitu egin genuen, baina berezitasun txiki
batekin, izan ere, nire taldearen eguna zen, abenduaren 9a, hain zuzen ere. Bestalde,
astelehenean jaia izateak, aurkezpena prestatzeko denbora gehiago izatea
ahalbidetu zuen, beraz, ondo egitera behartuta geunden. Beharbada batzuek
lasaitasun handiagoarekin hartzen dute haien zereginak edo atazak, baina nik
erronka bezala ulertzen ditut, horregatik, exijentzia handia eskatzen diot nire
buruari.
Beste aldetik,
taldekideen artean dugun erlazioa ezinhobea da, nahiz eta batzuetan desadostasunak
edota idei ezberdinak egon, denon artean tratatu eta konpontzen ditugu denok
akordio batera hel gaitezen. Eztabaidak eta gero, desadostasunak iraun badira,
gehiengoak pentsatzen duena islatzen dugu lanean, betiere inolako haserrerik
edota liskarrik gabe. Guri egokitu zitzaigun gaia “E-Learning” kontzeptua izan
zen, alde batetik, informazio ugari aurkitu genuen, baina bestetik, informazio
hori antolatzea, aukeratzea eta horren arabera, aurkezpenaren eskema orokor bat
gauzatzea zaila iruditu zitzaigun.
Saio magistrala
eta aurkezpenak alde batera utziz, gaur praktika saioan HOT POTATOES
programarekin aritu gara. Aurreko egunean egin genuen moduan, programa honek
ariketak sortzeko ere balio digu. Hainbat aukera ditu, galdetegiak, lotzeko
ariketak, hutsuneak betetzeko ariketak, etab. Binaka ariketa bat sortu dugu,
Lehen Hezkuntzako 3. Ziklorako bideraturik dagoen matematikako ariketa, hain
zuzen ere. Hemen uzten dizuet ariketaren link-a:
Jarraian, GO
ANIMATE programaren erabilera ikusi dugu, hirugarren ziklorako aproposagoa
delakoan gaude. Hala ere,
funtzionamendua mugaturik ikusi dugu, eduki guztietara sartzeko aukera izateko,
ordaindu behar baitugu.
Honen ondorioz,
PIXTON historiak edo komikiak egiteko balio duen programa azaldu dugu, eta beti
bezala komiki bat binaka gauzatu egin dugu. Komiki sinple bat egin dugu,
harpidetzeko arazo batzuk izan ditugulako. Hona hemen egindako komikia:
Horren ondorioz,
CALAMEO programa arakatu egin dugu. Aurrekoarekin konparaturik, antzekoa da,
baina desberdintasun batzuk ditu. Honek ahotsa sartzeko aukera ere ematen du
eta nire ustez, aurrekoak baino erabilera errazagoa du.
Horiek alde
batera utziz, PODCAST ezagutu egin dugu, audioz grabaketak egitea ahalbidetzen
duena. Zeregin hau gauzatzeko, eskoletan asko erabiltzen diren bi programak
erabili ditugu, GO EAR eta PODERATO. Niri eta nire taldekideari PODERATO egokitu zaigu. Beti bezala, harpidetu behar
izan gara. Lana egiteko hainbat arazo izan ditugu, hori dela eta, GO EAR
programarekin konparaturik, askoz zailago eta konplexuagoa iruditu zaigu. Hala
ere, behin erabilera ezagututa, interesgarria izango dela pentsatzen dugu.
Ondo pasa!!!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina