MOOC : Nuevos escenarios de aprendizaje digital
Gauzak horrela, esan behar dut hasieratik ezegonkortasuna eta urduritasuna sorrarazi egin zizkidala MOOC batean lan egitearen ideiak. Izan ere, aurreko urte batzuetan horietako MOOC batzuetan parte hartu egin dut eta arrazoi ezberdinak direla eta, oraindik ez ditut lortu kurtsoak eskaintzen edo planteatzen dituen eduki guztiak barneratzea, beharbada, lan egiteko uzten duten askatasuna dela kausa, hau da, zure kabuz lan egiteko uzten dizutenean, normalean, lana ahazten dugu eta entregatzeko data gertuegi ikusten dugunean, hasten baikara lan egiten. Horrela, soilik eskuratzen dugu kurtsoa edo zereginak gainditzea, baina zeharo ez dugu lortzen espero den ikaskuntza hori.
Hala eta guztiz ere, MOOC honetan gauzak alda ditzatela espero dut, egunero lana egingo dut eta datak errespetatzen saiatuko naiz. Modu honetan, lehenengo moduluaren tituluak “Kurtsoaren aurkezpena” adierazten duen moduan, jorratuko ditugun edukiak plazaratzen dira eta kurtsoaren sarrera moduko bat egiten da, bideo baten bidez.
Hasiera batean, MOOC-en inguruan eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak burutzeko baliabide digital berrien inguruko galdetegi bat egitea eskatzen du. Galdetegi honen helburua, ikasleon aurreiritziak ikustea eta esparru honetan ikasleok ditugun gaitasunak edota abileziak aztertzea dira, besteak beste.
