Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

MOOC: hasierako gogoeta

MOOC : Nuevos escenarios de aprendizaje digital

MOOC honetan egin dugun prozesu guztia azalduko dut, horretarako, modulu bakoitzean jorratu egin duguna, zeintzuk izan diren nire ikaskuntzak eta zer erraztasun/zailtasun izan ditudan MOOC-ek eskaintzen duten metodologia honetan aztertuko ditut.

Gauzak horrela, esan behar dut hasieratik ezegonkortasuna eta urduritasuna sorrarazi egin zizkidala MOOC batean lan egitearen ideiak. Izan ere, aurreko urte batzuetan horietako MOOC batzuetan parte hartu egin dut eta arrazoi ezberdinak direla eta, oraindik ez ditut lortu kurtsoak eskaintzen edo planteatzen dituen eduki guztiak barneratzea, beharbada, lan egiteko uzten duten askatasuna dela kausa, hau da, zure kabuz lan egiteko uzten dizutenean, normalean, lana ahazten dugu eta entregatzeko data gertuegi ikusten dugunean, hasten baikara lan egiten. Horrela, soilik eskuratzen dugu kurtsoa edo zereginak gainditzea, baina zeharo ez dugu lortzen espero den ikaskuntza hori.
Hala eta guztiz ere, MOOC honetan gauzak alda ditzatela espero dut, egunero lana egingo dut eta datak errespetatzen saiatuko naiz. Modu honetan, lehenengo moduluaren tituluak “Kurtsoaren aurkezpena” adierazten duen moduan, jorratuko ditugun edukiak plazaratzen dira eta kurtsoaren sarrera moduko bat egiten da, bideo baten bidez.

Hasiera batean, MOOC-en inguruan eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak burutzeko baliabide digital berrien inguruko galdetegi bat egitea eskatzen du. Galdetegi honen helburua, ikasleon aurreiritziak ikustea eta esparru honetan ikasleok ditugun gaitasunak edota abileziak aztertzea dira, besteak beste.

Lehenengo modulu honetan gauza asko airean utzi egin dira, baina kurtsoan zehar landuko dugun guztiari buruz hitz egiten da, eta egia esanez, nahiko interesgarria eta etorkizunerako erabilgarria iruditu egin zait, beraz, kurtsoan aurrera egiteko irrikitan nagoela esan dezaket. Honekin kurtsoaren lehenengo modulua amaitutzat ematen dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina