Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko abendua 17, asteazkena

ZAZPIGARREN GOGOETA



Kaixo lagunok, astero bezala hemen nago nire bizipenak zuei kontatzeko. Saio praktikoari hasiera emateko, QR- ren inguruan aritu gara, mobilaren bidez, argazki bat erakutsiz, zenbakuntza binaroa eta informazio ikaragarria eskaintzen duen kode modukoa. Horrelako itxura du, normalean:



Horrela, informazio asko modu arin batean jasotzen du, modu fisikoan ipini beharrean, baliabide digitalak erabiltzen ditu. Hori dela eta oso praktikoa iruditu zaidan aukera dela esan behar dut. Hori erabiltzen hasteko, aplikazioa deskargatzea beharrezkoa da eta han argazkia jarriz, aplikazioak nahi duzun informazioa ahalbidetuko dizu. Ildo beretik, UNITAG webgunean sartu gara, gure bloga horretako kode batekin erlazionatzeko.


Horrekin amaituta infografiei buruz berba egin dugu. Aurretik inoiz entzun ez dudan terminoa denez, aditasunez entzun dut azalpena. Azken finean, infografiak grafikoa eta testua partekatzea da, powerpoint programa baino erraztasun gehiagoz. WORDLE programa arakatu genuen baina beti bezala JAVA kontuarekin arazoak izan ditugu. Hori dela eta, easel.ly programan sartu egin gara. Harpidetu ondoren, bakoitzak infografia sinple bat gauzatu dugu haren erabilera ikusteko. Hona hemen nik egindako adibidea:
 




websitewer



Infografien kontua alde batera utzi eta jarraian, LSM-ri buruzko bideo bat ikusi egin dugu. Erakunde gisa dauden plataformak dira, modu digitalean irakasten dutenak, egela, adibidez. Bide batez, PLE eta MOOC kontzeptuei buruzko azalpen batzuk eman ditu irakasleak.




  • ·         PLE: personal learning environment (Gunea)
  • ·         MOOC: Massive Online Open Course; (Online ikastaro ireki masiboak)
  • ·        LSM: Learning System Management; Ikaskuntza kudeatzeko sistema.
Honekin bukaera eman dugu irakasgaiari, niretzat oso interesgarria eta esanguratsua izan dena. Aurreko gogoetetan adierazi dudan moduan, hasieran IKT irakasgaia aspergarria eta baliogabea izango zela pentsatzen nuen, baina denbora pasa ahala konturatu egin naiz haren garrantziaz. Modu honetan, lauhilabee honetan ikasi egin dudana etorkizunean erabiliko dut, bai nire bizitza profesionalean, baita pertsonalean ere. Besterik gabe, oporrak hemen ditugunez, agurtuko naiz, baina ez pentsa irakasgaia amaitu delako hemen idazteari utziko dudanik, "hurrengo urtean" indar gehiagorekin bueltatuko naiz. 

Zorionak eta urte berri on!!!!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina