Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

SEIGARREN GOGOETA

Kaixo lagunok!!


Orain dela aste batzuk gertatu zen moduan, hainbeste denbora idatzi barik egotearen arrazoia, aurreko astean modulu astea izan genuela da. Modu honetan, seigarren gogoeta honen bitartez, abenduaren 8tik 12ra arteko egunetan egindakoa azalduko dut.


Asteartero bezala, saio magistralean aurkezpenekin jarraitu egin genuen, baina berezitasun txiki batekin, izan ere, nire taldearen eguna zen, abenduaren 9a, hain zuzen ere. Bestalde, astelehenean jaia izateak, aurkezpena prestatzeko denbora gehiago izatea ahalbidetu zuen, beraz, ondo egitera behartuta geunden. Beharbada batzuek lasaitasun handiagoarekin hartzen dute haien zereginak edo atazak, baina nik erronka bezala ulertzen ditut, horregatik, exijentzia handia eskatzen diot nire buruari. 

Beste aldetik, taldekideen artean dugun erlazioa ezinhobea da, nahiz eta batzuetan desadostasunak edota idei ezberdinak egon, denon artean tratatu eta konpontzen ditugu denok akordio batera hel gaitezen. Eztabaidak eta gero, desadostasunak iraun badira, gehiengoak pentsatzen duena islatzen dugu lanean, betiere inolako haserrerik edota liskarrik gabe. Guri egokitu zitzaigun gaia “E-Learning” kontzeptua izan zen, alde batetik, informazio ugari aurkitu genuen, baina bestetik, informazio hori antolatzea, aukeratzea eta horren arabera, aurkezpenaren eskema orokor bat gauzatzea zaila iruditu zitzaigun.

Hala ere, aurkezpena oso ondo suertatu genuen, guztiok urduritasuna gaindituz, gaia ederki azaltzea lortu genuen eta nire ustez, hartzaileek “E – learning” kontzeptuari buruz hainbat xehetasun gogoratuko dituzte. Hala eta guztiz ere, Karmelek, aurkezpena ondo eta landua dagoela adierazteaz gain, hurrengo aurkezpenetan hobetzeko teknika edo estrategia batzuk jakinarazi zigun eta hori egia esanez, eskertzekoa da.



Saio magistrala eta aurkezpenak alde batera utziz, gaur praktika saioan HOT POTATOES programarekin aritu gara. Aurreko egunean egin genuen moduan, programa honek ariketak sortzeko ere balio digu. Hainbat aukera ditu, galdetegiak, lotzeko ariketak, hutsuneak betetzeko ariketak, etab. Binaka ariketa bat sortu dugu, Lehen Hezkuntzako 3. Ziklorako bideraturik dagoen matematikako ariketa, hain zuzen ere. Hemen uzten dizuet ariketaren link-a:



Jarraian, GO ANIMATE programaren erabilera ikusi dugu, hirugarren ziklorako aproposagoa delakoan gaude. Hala  ere, funtzionamendua mugaturik ikusi dugu, eduki guztietara sartzeko aukera izateko, ordaindu behar baitugu.


Honen ondorioz, PIXTON historiak edo komikiak egiteko balio duen programa azaldu dugu, eta beti bezala komiki bat binaka gauzatu egin dugu. Komiki sinple bat egin dugu, harpidetzeko arazo batzuk izan ditugulako. Hona hemen egindako komikia: 

 


Beste alde batetik, ISSUU programa arakatu dugu, honek ere harpidetzea eskatzen du. Doakoa da, behin erregistratuz gero, gure aurkezpenak publikatu ditzakegu. Gomendatzen da PDF moduan publikatzea, gauzak ezin direlako mugitu. Beraz, aurkezpenak e-book moduan publikatzeko aukera ematen duen plataforma dela adierazi behar dugu. Nire ustez, LH erabiltzeko oso interesgarria izan daitezke. 
 

Horren ondorioz, CALAMEO programa arakatu egin dugu. Aurrekoarekin konparaturik, antzekoa da, baina desberdintasun batzuk ditu. Honek ahotsa sartzeko aukera ere ematen du eta nire ustez, aurrekoak baino erabilera errazagoa du. 


Horiek alde batera utziz, PODCAST ezagutu egin dugu, audioz grabaketak egitea ahalbidetzen duena. Zeregin hau gauzatzeko, eskoletan asko erabiltzen diren bi programak erabili ditugu, GO EAR eta PODERATO. Niri eta nire taldekideari PODERATO  egokitu zaigu. Beti bezala, harpidetu behar izan gara. Lana egiteko hainbat arazo izan ditugu, hori dela eta, GO EAR programarekin konparaturik, askoz zailago eta konplexuagoa iruditu zaigu. Hala ere, behin erabilera ezagututa, interesgarria izango dela pentsatzen dugu.

Ariketa honekin, saioari bukaera eman diogu eta Karmelek blog-an gogoeta egiteko denbora librea utzi egin digu. Kurtsoaren hasieran, teknologiak menperatzen nituela pentsatzen nuen, baina irakasgai honi esker, Internetak eta teknologiek erakusten duten zabaltasunaz konturatu egin naiz. Gainera, azkeneko saio hauetan, gure bizitza profesionalean erabiliko ditzakegun programa ezberdinak ezagutzen ditugu, hori dela eta, irakasgai hau erabat ezinbestekoa dela pentsatzen dut. Gainera, irakasleak ezagutzen dugun programa guztiekin ariketa bat egitea agintzen digunez, berehala ezagutzen dugu haren funtzionamendua etorkizunean gogora ditzagun. Berriz, irakasleak azaltzen badu eta guk ez badugu momentuan erabiltzen, iraunkortasuna galduko luke eta ziur aski, etorkizunean orain izaten ari garen saio guztiak berriro beharko genituzke. Beraz, irakasleak erabiltzen duen metodologiaren alde nago zentzu askotan. Besterik gabe, hurrengo astera arte, azkeneko astea, gabonak hurbil daude eta.


Ondo pasa!!!!

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina