Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

LAUGARREN GOGOETA



Arratsalde on!, lehen esan dudan moduan hemen nago berriz ere laugarren gogoeta gauzatzeko.

Asteartero bezala, saio magistrala izan genuen, hau da, bi taldeen aurkezpenak. Hala ere, honen aurretik, pasaden egunean ulertu gabe geratu ziren hainbat kontzeptu azaldu zituen irakasleak, hala nola, wikiak edo e- learning, bigarrenak, on line egiten den edozein formakuntza formala dela adierazi zuen. Honen ondorioz, aurkezpenetarako lekua utzi zuen.

Lehenengo taldea horizonte proiektuari buruz aritu zen, nahiz eta gaia oso interesgarria ez izan, hainbat kontzeptu edo termino erakargarriak iruditu zitzaizkidan, hala nola, hiru dimentsiotan inprimatzearen ideia edota laborategi birtualen kontzeptua. Horrez gain, aurkezpenaren amaieran jarri zuten bideoak, nire etorkizunean irakaskuntza gauzatzeko teknologiak eta baliabide digitalak erabiltzera motibatu nau. Azkenik, ebaluaketa orokorra egiteko,  gaia landuta zegoela nabaritzen zela esan behar dut.

Jarraian, bigarren aurkezpena horizon txostenari buruzkoa izan zen, aurrekoan bezala. Hala ere, aurrekoan lehen eta bigarren hezkuntzan zentratu ziren, eta oraingoan, goi mailako ikasketei erreferentzia egin zieten. Horrez gain, bata eta bestearen artean egon daitezkeen ezberdintasunak aipatzeko denbora ere eduki zuten. Gauzak horrela, aurkezpena oso sakona eta egokia izan dela pentsatzen nuenez, horrela islatu nuen ebaluazio tauletan.

Gaur, saio praktikoa izan dugu, hasieran ortotipografiaren inguruan aritu da Karmelek, izan ere, ordenagailuetan lanen antolaketa egiterakoan arazoak izan ditzakegu. Horretarako, ortotipografia erabiltzen dugu, honi esker elementu ezberdinak testuan txertatzeko erabili behar ditugun teknikak jakin ditzakegu. Urrats guzti hauek azaltzen dituen dokumentu bat deskargatu egin dugu.

Horren ondorioz, webquest metodologiari buruz aritu gara. Gehiegizko informazioari erantzuna emateko sortu egin zen. Jarduera hezitzailea du, non Interneteko bilaketa laa nagsitzen den. Gainera, talde lana edo lan kooperatiboa sustatzea du helburu. Sei atal ditu webquest metodologiak:

  • Sarrera: zeregina zein den azaldu. Gaiaren inguruan bideratzea eta ikaslea motibatzeko balio du.
  • Zeregina: Zer lortu behar den zehazki.
  • Prozedura: Zeregin hori lortzeko zer urrats edo pausu jarraitu behar diren. Urrats horiek ederki azalduta egon behar dira.
  • Baliabideak: Informazio bilaketan alferrik denborarik ez galtzeko ematen direnak, webguneak, entziklopedia digitalak, etab.
  • Ebaluazioa: ebaluatzerako orduan, kontuan hartuko diren irizpideak.
  • Ondorioak (hausnarketa bat). Prozesuaz, ikasitakoaz, hobespenaz, zailtasunaz…

Webquest baten ezaugarriak:
  1. Ikuspegi konstruktibista du, hau da, ikasleen mailatik abiatzen da, kontzeptu orokorragoak eta konplexuagoak irakasteko. 
  2. Gaitasun intelektualaren garapenean laguntzailea.
  3. Malgutasun handia duen metodologia da, izan ere, gaia edo adinaren arabera aldatzen baita.
  4. Lehen Hezkuntzan, iraupen motzeko webquest-ak erabili behar dira, 1 eta 3 ekintza bitartekoak. Unibertsitatean edo goi mailako ikasketetan, aldiz, iraupen luzea izan behar du, gaia garatu eta sakondu behar dutelako.
Webquest-aren helburuak:
  •  Ikasleek debboraren erabilpen egokia egitea.
  •   Informazioaren bilaketan ez, baizik eta informazioaren erabilpenean zentratu beharra.
  •  Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea.
Gizarteko hainbat arlo lantzen dira, horrez gain, gaiak eta irakasgaiak ere landu daitezke. Honen inguran, adibide bat jarri digu, “Batxi ondoren, zer?” deritzona, hain zuzen ere. Azkenik, metodologia hau erabiltzearen alde positiboak eta alde negatiboak aztertu egin dugu, atal positiboen inguruan, bisualki ikustea erakargarriagoa dela, ikasleek autonomia lantzen dute, talde lana lantzen da, teknologien erabilera, ikasle aktiboak, doakoa dela aipa ditzazkegu. Beste aldetik, alde negatiboen inguruan, gidatuegia bada autonomia ez dela lantzen, ordenagailuen beharra, internet konexioaren beharra, etab. Amaitzeko, Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik aurrera erabiltzea gomendatu egin digu.

Webquest alde batera utzi, "Padlet" programa erabili dugu, eguerdian igo dudan murala egin dut eta konturatu naiz, programa oso mugatua dela eta sinpletasun handia duela. Beharbada, bertan erregistratzen bazara, beste aukera asko emango dizu. Horrela izanik ere, umeentzako nahiko aproposa ikusten dut. Azkenik, "audicity portable" programa ere erabili dugu, abestietan nahi duzun moldapenak egiteko edota aurkezpenetan edo bideoetan musika zatiak jartzeko balio duena, hain zuzen ere. 

Besterik gabe, hurrengo astera arte !!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina