Orri-ikustaldiak guztira

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

BOSTGARREN GOGOETA




Arratsaldeon, hemen nago berriz IKT irakasgaian astean zehar ikasi dudana kontatzeko. Asteartero bezala, bi taldeen aurkezpena ikusi genituen, kasu honetan  biak gai berdinekoak izan dira, umeek Internet erabiltzeko segurtasun tekniken inguruan, hain zuzen ere. 

Gauzak horrela, lehenengo taldearen aurkezpena gustatu arren, bigarren taldearena sakonagoa zela pentsatzen dut. Hala ere, biei esker etorkizunean erabilgarriak izan daitezkeen teknikak ikasi egin nituen. Azkenik, denborari eta erantzunen galderei dagokionez, bi taldeek egokitasun handia izan zutela adierazi behar dut, beraz aurkezpenak landuak zeudela nabaritzen zen.



Beste aldetik, gaurko saio praktikoari hasiera emateko “Ardora” programari buruzko azalpenak eta informazioa eman digu irakasleak, euskaraz zenbait ariketa mota sortu edo diseinatzeko balio duena, hala  nola, margotzeko, esaldiak betetzeko, soinu eta hitzak lotzeko, bideoak ikusteko, diktaketak egiteko, etab. Beraz, klasean erabiltzeko programa interesgarria izan daitezke, hala ere, etxera heldu arte ezin izango dut haren erabilera ikusi, unibertsitatean deskargatzerakoan, administratzaile kontuarekin arazoak izan baititugu.


Hori dela eta, “clic” eta “jclic” plataformarekin sartu gara, honek deskarga egin gabe tutorial bat egiteko aukera ematen baitu. Ikusi izan dugun moduan, irakasleak izango garenean klaseak  programa hauen inguruan antolatu ditzakegu, ariketak binaka egin ditzaten edota arbela digitala baldin badago, ariketak talde osorako prestatu ditzakegu. Horrez gain, klase partikularrak edota atzeraturik geratu diren ikasleekin ere errefortzu moduan programa hauek oso egokiak direla pentsatzen dut. Are gehiago, programa zabalera izugarria du, izan ere, arlo eta esparru guztietarako ariketak ditu. 



Hainbat saiakuntza eta frogak egin ondoren, beste programa batean murgildu gara. Kasu honetan, educaplay- arakatu egin dugu, HTML 5 daukana, hau da, hipertextuz markaturiko lengoai bertsio berriena, mobilarekin eta bestelako aparaturekin (tablets, mp4…) komunikatu dezakeena. Zer esanik ez dago ikasgelan jarri aurretik, egokiak eta desegokiak diren ariketak erabaki behar dugula, beraz, aldez aurretiko prestakuntza eskatzen du. Egia esanez, hasieran programa hau aurreko biak baino mugatuagoa ikusten nuen, baina ondoren haren erabilera oso erraza eta dinamikoa zela ikusi nuen. Azalpenak eman ondoren, ikaskide batekin bi ariketa ezberdin egin genituen:





Lehenengo ariketa, sei urteko umeentzako matematikako test bat da:

http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1668060/matematikak.htm

Bigarren ariketa, ordea, asmakizun bat izan da:

 http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1668098/asmakizuna.htm



Hori amaitzean, ikasleok sortu edo eraiki dugun ariketak erakutsi egin ditugu, horrela, mota guztiak ikusteko. Jarraian atsedenaldia egin baino lehen, PPT bat bideo moduan gordetzeko modua irakatsi egin digu Karmelek, Openoffice edota Libre Office programekin. Horretarako, Macromedia Flash (.swf) moduan gorde behar dugula adierazi du.

Horren ondorioz, saioaren bigarren partean “Story bird” programa ezagutu egin dugu. Hau eskolan erabiltzeko moduko programa ere da. Programa honek ipuinak egiteko balio du eta erreminta oso erakargarria da umeentzako, hortaz, interesgarria eta erabilgarria iruditu zait programa hau. Honen erabilera ikasteko, bakoitzak ipuin bat asmatu egin dugu, hona hemen nirea, “irlaren kolonizazioa” deritzona:

https://storybird.com/books/a5y3tabwf3/edit/



Jarraian, gauza bera egiteko, baina nahiko desberdina den beste plataforma ikusi dugu, “picture book maker”, hain zuzen ere. Honekin amaitu egin ditugu azalpenak, izan ere, Karmelek nahiko nekatuta geundela nabaritu egin du. Beraz, blogan gogoetak egiteko denbora librea utzi egin digu.

Hau izan da nire astea IKT klaseetan, oso erakargarria iruditzen zaidan irakasgaia da, etorkizunean erabilgarriak izango diren teknika eta metodoak ikasi ez ezik, gaur egun bilaketa lanak eta bestelako lanak egiteko ere balio du. Horregatik, nahiz eta gaur nekaturik egon, jorratzen ditugun gaiak interesgarriak izaten jarraitzea espero dut.

Honenbestez, hurrengo asteazkenera arte neska-mutilak!!
 









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina